Ekainaren 13an zabalduko dituzte ateak Larrabetzuko eta Zamudioko igerilekuek

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 4a

Larrabetzuko eta Zamudioko Udalak jakitera eman dute ekainaren 13an zabalduko dituztela ateak herriko igerilekuek. Irailaren 6ra arte egongo dira zabalik. Ordutegiak: Zamudion 11:00etatik 21:00etara eta Larrabetzun 11:00etatik 20:00etara.