Jokatu dira Gipuzkoakoa, Nafarroakoa, Bizkaikoa, Xilaba eta Arabakoa. Orain da Euskal Herrikoaren txanda. 2022koarekin alderatuta, sei bertsolari gehiago ditu aurtengo aldiak: Arabako bi, Nafarroako bi eta Xilabako bi. Hori horrela, saio bat gehitu zaio txapelketari, eta, lehen fasean, sei saioren ordez zazpi izango dira. Zazpi saio horiek Euskal Herriko zazpi probintziatan jokatuko dira.
Udazkeneko agenda Txapelketak hartuko du, eta unea baliatu nahi du Elkarteak mapan kokatzeko bertsoa, kultura eta euskara. Izan ere, kultura eta euskara ito nahi duten honetan, hitza giltza eta euskara funtsa dituzten diziplinak arnasgune eta arnasaldi direla azpimarratu da.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saio guztietarako sarrerak ekainaren 17an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkartearen bazkide direnek finalerako sarrera erreserbatuta izango dute ekainaren 17tik 24ra. "Aste horretan sarrera erosteko aukera bermatuta izango dute honela". Horrez gain, txapelketa osoko bonoa erosteko aukera eta saio guztietarako beherapena ere izango dute.
Egutegia:
LEHENENGO FASEA
Irailak 19, larunbata, 17:00 Hazparne: Mendeala gela
Irailak 26, larunbata, 17:00 Altsasu: Burunda pilotalekua
Irailak 27, igandea, 17:00 Lekeitio: Santi Brouard pilotalekua
Urriak 3, larunbata 17:00 Donapaleu: Airetik gela
Urriak 4, igandea 17:00 Tolosa: Usabal kiroldegia
Urriak 10, larunbata, 17:00 Gotaine-Irabarne: Herriko gela
Urriak 11, igandea, 17:00 Agurain: Lezao kirolgunea
FINALAURREKOAK
Urriak 24, larunbata, 17:00 Larraun-Lekunberri: Plazaola kirolgunea
Urriak 31, larunbata, 17:00 Eibar: Ipurua kiroldegia
Azaroak 7, larunbata, 17:00 Gernika-Lumo: Gernika Jai-Alai
Azaroak 14, larunbata, 17:00 Miarritze: Jai-Alai
Azaroak 21, larunbata, 17:00 Donostia: Donostia Arena-Illunbe
Azaroak 28, larunbata, 17:00 Gasteiz: Mendizorrotza kiroldegia
Abenduak 5, larunbata, 17:00 Bilbo: Bilbo Arena-Miribilla
FINALA
Abenduak 20, igandea,11:00 Iruñea: Nafarroa Arena