TXORIERRIKO MUSIKA GIDA

Oroat

Aikor aldizkaria 2026ko ekainaren 16a

Iñaki Bilbao (Erandio), Jesus Basterra (Sondika), Daniel Pastor (Bilbo/Jaen) Janire Medi (Bilbo), Javier Gutierrez (Bilbo), eta Sergio Fernandez (Bilbo/Toledo)

Iaz sortu zuten Oroat taldea Javier Gutierrezek, Janire Medik eta Iñaki Bilbaok. Aurten, Jesus Basterra eta Daniel Pastor eta Sergio Fernandez taldean sartu dira. Euskal pop musika jorratzen dute, folk edota amerikana soinuak uztartuz. Ken Zazpi, Bonny Light Horseman, Izaro edota Izaki Gardenak bezalako artistak dituzte erreferente. 2025eko abenduan, lehen abestia argitaratu zuten, Nire aberria eta 2026ko martxoan, bigarrena, Bizitzako trena. Hain zuzen, aurten atera nahi dute beraien lehen lan luzea: Maskarak fuera!.

Entzun: Spotify · Youtube