Aikor aldizkariak EHZ festibalerako bi sarrera zozkatzen ditu

Mikel Reina Barros

Zozketan parte hartzeko azken eguna domeka da, ekainak 21. EHZ festibalak 30 urte betetzen ditu aurten eta ekainaren 26tik 28ra Arberatze-Zilhekoako herria musikaz beteko du. Niña Coyote eta Chico Tornado, Anestesia, Skabidean edota Silitia bezalako taldeak igoko dira oholtzara. Ekainaren 22an emango du Aikor aldizkariak irabazlearen berri.