Sakatuk Euskal Herriko 5. Elektrotxaranga Lehiaketa irabazi du

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 19a

Argazkia: Azpeitiko Udala

Maiatzean parte hartzaileak Azpeitian jo dute asteburuetan, sei talde aritu dira eta Txorierriko taldeak irabazi du lehen saria. Horrela, 5.000 euroko saria eta saninazioetan berriro Azpeitian jotzeko aukera izango dute.

Lehen aldiz parte hartu Sakatuk Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketan eta irabazi egin dute. Azpeitiko Udalak eta AZTEk (Alde Zaharreko Tabernarien Elkartea) bosgarrenez antolatu dute. Maiatzeko lau zapatutan egin dute lehiaketa.

Aurten lehiatu diren taldeen maila “aparta” izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta "musikaltasuna, sonoritatea, interakzioa, martxan jotako musika, abestien aniztasuna, euskara, parekidetasuna eta beste irizpide batzuk kontuan hartuta" erabaki du epaimahaiak txapelduna.