Larrabetzuko Udalak jakinarazi du debekatuta dagoela gaur, ekainak 23, San Joan suapiztea “egun hauetako tenperatura muturrekoen ondorioz”. Loiun ere “ezohiko beroaldia dela eta”, udalak bertan behera utzi du Sanjoanetako sua pizteko ekitaldia. “Era berean, baserrietako eta landa eremuetako bizilagunei gomendatzen diegu ez dezatela surik piztu, segurtasun arrazoiengatik”.
Sondikan ere aldaketak egitea erabaki du udalak: eskuzuzien ordez, argidun makilak banatuko dituzte eta ez dute surik piztuko. Hala ere, kalejirak eta emanaldian bai mantentzen dituzte.