Osagaiak
- 150 gr oilasko paparra
- Kipula bat
- Azenario bat
- 3-4 berakatz atal
- 1-2 porru
- Espeziak norbere gustura
Errezeta
Barazki guztiak txiki-txiki egin eta olio apur batekin sueztitu ahalik eta dena bigun egon arte. Oilasko paparra zati txikietan gehitu, eta, eginda dagoenean, irabiagailutik pasatu.
Gelditzen den pasta hori ontzi baten ipini (tuppper azal bat) eta izozkailuan eduki ordu baten. Izozkailutik atera, zatiak egin eta izozteko boltsa baten sartu zatiak.
Oharra: oilaskoa erabili beharrean berdin-berdin erabili daitezke okela zein arraina.