2024ko maiatzaren 3an argitaratu zuen Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburua. Hari horretatik tiraka, poemak abesti bihurtu zituzten Larrabetzun, eta gerora, Galbahe talde bilakatu Uxue Garcia eta Mariana Blanco musikariekin eta Rafa Rueda bezalako kantugileekin. Kantuek ikusentzuleengandik jaso zuten erantzunak hauspoturik, grabatzea erabaki zuten. Hamaika abestiz osatutako Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko diskoa kaleratu zuten 2025ean, eta zuzenekoak eman dituzte ordutik.