Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak ekarpen hori bideratuko du Palestinan egiten duen esku-hartze humanitariora, non erakundeak laguntza medikoa eta humanitarioa ematen dien gatazkak kaltetutako herritarrei. “Ekimenak Euskadiko Futbol Federakundeak elkartasunaren, lankidetzaren eta gizarte erantzukizunaren balioekin duen konpromisoa islatzen du, bai eta euskal zaleen erantzuna ere, haien parte-hartzeak dohaintza solidarioa ahalbidetu baitzuen”, azaldu dute.
Iker Goñi presidenteak euskal zaleek erakutsitako “elkartasuna” nabarmendu du: “52.000 pertsonak sarrera erosi zuten futbol partida bat baino askoz haratago zihoan zerbaitetan parte hartzen ari zirela jakinda. Beste behin ere erakutsi baitute elkartasuna herri gisa dugun nortasunaren parte dela".
Nagore Eskisabel Mugarik Gabeko Medikuen ordezkariak aitortu du dohaintza “ekarpen ekonomiko huts bat baino askoz gehiago” dela: “Beste aldera batera ez begiratzea erabaki duen gizarte baten konpromisoa adierazten du, eta, beste behin ere, elkartasunak ez duela mugarik erakusten du“.
Jibril Rajoubek Palestinako Futbol Federakundeko presidenteak partidan bizitakoari buruz hitz egin du: “Gau batez, futbola beti izan behar zuena bihurtu zen. Bere oinarrizko balioak defendatzen dituen kirola. Axolagabekeriaren ordez ekitea aukeratzen duen kirola. Herrialde bati bere koloreak harrotasunez janzteko aukera ematen dion kirola. Pertsonak banandu beharrean elkartzen dituen kirola. Gure haurrei ausardia, errespetua eta gizatasuna ahuleziak ez, indarguneak direla irakasten dien kirola”.