Aspaldi da kapitalismo emozionala gure bizitzetan sartu zala. Konkretuki, 1900. urtean, Estatu Batuetan (zelan ez) aldaketa kezkagarri bat zabaltzen eta normalizatzen hasi zan: errespetua, neurritasuna, alkartasuna eta hausnarketa bezalako giza balioak ordezkatu egin ziran, kanporakoia eta arrakastatsua izateagatik. Eta larriena da, hori modan jarri zala.
Orduztik, modako nortasun hori eukitea lortuteko, magia trikimailu erabilienetariko batzuk honek izen ziren: komertziala eta liluratzailea izetea, ligatzea (ez benetan konektatzea), taldekidetza faltsu baina erakargarriak sortzea... Ez da harritzekoa, beraz, Etxe Zuriko presidentea nor dan; ez da kasualidadea bez kuadriletan edo familietan agintzen eta erabakien kontrola daukienak nortzuk diren.
“Emozioak saltzen du leloan oinarritzen dan sistema baten barruan, ilusiozko ikuskizunak nonahi”
Halandabe, eta logikoki, hasieran aipatutako umeen bizitzak ez dire hobeak bihurtu. Ta danok dakigu holan ez gabizela ondo. Gure osasun mentalaren mugara heldu garela.
Aurtengo oporratan, enoa kanpora edo urrunera. Atseden hartu, musika entzun, goxo jan, gustoko geuzetxuek ein eta maite dotenakaz egon gure dot, bada etxean edo bada Bizkaiko edozein hondartza edo belarditan. Ta gogotsu nau. "Baie asteburu pasa bez? Edo hemendik hurbil?" galdetu dostie askok, "bueno... ez da ezebe pasetan, hurrungo urtean eingozu", animetan saiatzen jarraituz. Lasai, FOMO-a saltzaileen kulturaren beste asmakizun bat baino ez da izen eta. Amaitu da ikuskizuna.