"Unos muertos muy vivos"

Aikor aldizkaria 2026ko uztailaren 29a

“Egun gogor baten ondoren, zonbi ehiztari batek deskuidu txiki bat izan du: etxeko atea irekita utzi, eta bisitari oso bereziak ditu gauean”. Jorge Barrena Marin zamudioztarrak zuzendu du zonbien istorio labur hau. Gorea eta umorea uztartuz, 80ko hamarkadako zonbi filmeetara garamatza, musika elektronikoz eta beldurrezko makillajez lagunduta. Barrenak bere gertukoak jarri ditu aktore lanetan, tentsioa eta umorea nahasten dituen beldurrezko laburmetrai dibertigarri honetan.