Bakailaoa tipulin pil-pilarekin eta piperradarekin, cous cous gainean

Aikor aldizkaria

Osagaiak (lau pertsonarentzat):

Bakailaorako osagaiak

  • 1 kg bakailao solomo
  • 0.75 l oliba olio
  • Berakatz buru bat
  • Pipermin lehor bat

Cous couserako osagaiak

  • 200 g cous cous (bulgurra ere erabili daiteke)
  • Laranja baten eta bi mandarinaren zukua
  • Tomate heldu 1 kubo txikietan, hazia xehe-xehe xehatua
  • 1/2 tipulina edo tipula more txikituaEskukada bat perrexil fresko eta belar-belar xehatu
  • Oliba-olio birjina estra eta gatza

Piperradarako

  • 4 piper berde
  • 2 piper gorri edo piper mutur
  • 3 tipula ertain
  • 3-4 tomate heldu handi (edo tomate birrindu bat)
  • 2 berakatz hagin
  • Oliba-olio birjina extra
  • Gatza eta piperbeltz pittin bat

Pausuak

Bakailaoa egiteko:
Berakatzak eta pipermina olioarekin su leunean konfitatzen jarri. Kolorea hartu ondoren, kendu eta gorde. Olioa epel dagoenean, erantsi bakailaoa azala gorantz duela, eta utzi poliki egiten. Bakailaoa ia prest dagoenean, utzi epeltzen, eta bakailaoa oliotik bereizi.

Pil-pilarentzat:
Bakailaoa askatu duen ura emultsionatu beharra dago. Horretarako, erabili berakatz eta piperminaren olio epela eta nahastu eta irabiatu hagaxka edo iragazki batekin, pilpila lortu arte. Aurreko guztia erreserbatu.

Cous couserako:
Hidratatu kuskusa: jarri kuskusa bol zabal batean. Ur irakina erabili beharrean, laranja eta mandarinen zukua bota. Utzi bertan 10 bat minutuz, eta mugitu noizean behin, likido guztia xurgatu eta bigun egon arte.
Txikitu barazkiak: kuskusa hidratatzen den bitartean, moztu tomatea, pepinoa eta tipulina dado oso txikietan (brunoise). Belar usaintsuak ere moztu txiki-txiki eta cous couseko bolera gehitu.
Ondu: Oliba olio zurrusta on bat, gustuko gatza eta laranja-arrasparen ukitu gehigarri bat gehitu aroma indartzeko. Nahastu dena emeki.
Pausatu: Utzi hozkailuan hozten gutxienez 30 minutuz, zaporeak integratzeko eta tabulea ondo freskatzeko zerbitzatzean.

Piperradarako:
Barazkiak prestatu: moztu tipula juliana mehean. Moztu piperrak tiratan. Moztu berakatza fin-fin. Zuritu eta zatitu tomateak.
Erregosi: Berotu oliba olio zorrotada eder bat zartagin zabal batean, su ertainean. Gehitu berakatza eta tipula, eta utzi erregosten 10 bat minutuz. Gehitu piper berde eta gorria gatz pitin batekin batera. Utzi su ertain-baxuan egiten 20 bat minutuz. Tomatea gehitu, sua minimora jaistsi eta beste 20 minutuz nahastu. Jarri gatz puntua.

Platereratzea:
Jarri cousa plateraren erdian, jarri bakailaoa gainean. Nahastu pil-pila tipulin edo perrexil xehatu pixka batekin eta egin malko bat bakailaoaren ondoan. Amaitzeko, jarri piperrada bakailaoaren gainean.