Bart gaueko Derioko sutea itzalita eta kontrolpean dago

Mikel Reina Barros

Argazkia: Derioko Udala

Atzo, irailak 14, 20:30ean inguru hasi zen sutea Derioko San Isidro auzoan. Goizaldeko 03:15erako itzali zuten suhiltzaileek sutea. Loiuko bi baserritako bizilagunak aterarazi behar izan zituzten. Gaur, irailak 15, prebentzio neurri gisa, talde bat bertan geratu da, egunean zehar foku berriren bat sortuz gero berehala esku hartu ahal izateko

Suhiltzaileek oraindik ez dakite zelan eta zergatik hasi zen sutea. Derioko Udaletik nabarmendu dute hasiera-hasieratik, “pertsonak eta haien etxebizitzak babestea izan da lehentasuna”. Udalak eskerrak eman nahi dizkie sua itzaltzeko eta larrialdiari erantzuteko lanetan parte hartu duten pertsona eta zerbitzu guztiei: suhiltzaileei, Ertzaintzari, Babes Zibilari, Basalani eta larrialdi zerbitzuei, besteak beste.