Udaletako langileek grebara deitu dute urriaren 8rako

Mikel Reina Barros

ELAk eta LABek aurreko ikasturtean hasitako greba dinamikarekin jarraituko dute, Udalhitzen mahaian eta udaletako negoziazioetan “aurrerapausorik eman ez delako”. 2 orduko etenaldiak eta egun osokoak osatu zituzten joan den ikasturtean.

Udalhitzen negoziazioak hasi zirenetik bi urte eta hilabete gutxi igaro direnean, eta “negoziazioan aurrerapenik ez dagoenez”, ELAk eta LABek greba deitu dute urriaren 8an EAEko udaletan. 

Sindikatuek adierazi dute oraindik falta dela eduki garrantzitsu batzuetan sakontzea: “Erosahalmena berreskuratzeko neurri zehatzak; euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko neurri zehatzak; azpikontratatutako langileen subrogazio eskubidea bermatzea; lanaldia gehiago murriztea; edota txanda kontratua eta plantilla gaztetzeko planak”. 

Apiriletik, ELAk eta LABek greba eta mobilizazio dinamika bat jarri zuten martxan sektorean. Hala, bi orduko lanuzteak egin zituzten apirilean, eta egun osoko bi greba deitu zituzten maiatzean eta ekainean.