“Sindikatuok Osakidetzari eskatzen diogu benetako edukiak jorratu ditzala Mahai Sektorialean, eta proposamen zehatzak eta sakonekoak egin ditzala osasun publikoan lan egiten duten kolektibo guztien lan-baldintzak hobetzeko”. Mahai sektoriala irailaren 30ean da biltzekoa, eta, sindikatuetako ordezkariek salatu dutenez, ez dute “inolako proposamenik” jaso Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik..
“Ez dugu simulazio hutsik onartuko, hilero bilerak deitze hutsak ez dakarrelako benetako negoziaziorik, eta benetako edukiak dituzten proposamenak eskatu ditugu”.