Txorierriko Altxa Burua taldeak ‘osasuna eta pantailak haurtzaroan’ hitzaldia antolatu du eguenerako, irailak 24, 18:00etatik 20:00etara, Derioko Kultur Birikan. Hitzaldia gaztelaniaz da eta 12 urtetik beherako haurren familientzat dago pentsatua. Mirene Beriain pediatra eta Osasun Digitalean adituak eskainiko du. Izena emateko edo zalantzak argitzeko, 747 42 88 49 telefonora deitu edo ekt@txorierri.eus posta elektronikora idaztea eskatu dute.