Azaroaren 29ra aurreratu dituzte Espainiako hauteskunde orokorrak

Mikel Reina Barros

Argazkia: Monkloa

Barikuan, urriak 1, Espainiako Gobernuak pare bat dekreturekin erantzun nahi izan zion etxebizitza larrialdiari, baina Diputatuen Kongresuak atzera bota zituen. Gaur, urriak 5, Pedro Sanchez presidenteak eman du albistearen berri prentsaurrekoan, azaroaren 29rako deitu ditu Espainiako hauteskunde orokorrak.