Beste urte batez Baserri Antzokiak Txorierri Eguna hartuko du, aurten, zapatuan, urriak 24. Eskaintza bete-betea antolatu dute, 11:00etatik aurrera askotariko produktuez osatutako azoka egingo dute: barazkiak, ogiak, eztia, arropa edota eskulanak. 10 postu baino gehiago jarriko dituzte, baita taloena ere. Eguerdian Txorierriko Dantza Taldeen txanda izango da eta musika ere ez da faltako egun osoan zehar.