Osagaiak (2 personentzat):
- 2 txahal xerra handi eta mehe
- 4-6 urdaiazpiko xerra
- Gazta: Mozzarela eta Edam
- Irina
- 2-3 arrautz
- Ogi birrindua
- Gatz apur bat eta piper beltza
- Oliba edo ekilore olioa
Errezeta
1. Jarri xerrak sukaldeko paper gardenaren artean eta jo astiro mailu batekin (edo antzerako zerbaitekin. Horrela, haragia zabaldu, findu eta askoz samurrago geratuko da.
2. Gehitu piper beltz pixka bat eta gatz gutxi (kontuz, urdaiazpikoak badu eta!).
3. Jarri xerra bat mahai gainean. Jarri gainean urdaiazpiko xerra batzuk eta, horren gainean, gazta. Saiatu dena er- tzetara gehiegi ez hurbiltzen, gero ondo ixteko.
4. Estali dena bigarren xerrarekin. Sakatu ondo ertzetatik hatzekin, gazta friji- tzerakoan kanpora irten ez dadin.
5. Pasa katxopoa lehenik irinatik.
6. Ondoren, sartu arrautza irabiatuan.
7. Azkenik, pasa ogi birrindutik.
8. Sartu katxopoa hozkailuan 10-15 minutuz. Horri esker, gogortu egingo da eta ez da apurtuko frijitzean.
9. Berotu olio ugari zartagin handi batean. Olioa oso bero dagoenean, sartu katxopoa eta utzi 2-3 minutu alde bakoitzetik.
10. Atera plater batera sukaldeko paperarekin, olio soberakina kentzeko.
Bidegorrin, patata frijituekin eta piper gorriekin lagunduta zerbitzatzen dute.
Bidegorri kafetegi taberna

Bidegorrik egunero zabaltzen ditu bere ateak. Goizetan askotarikoak eskaintzen dituzte gosarietatik, pintxoetara baita tortilla eta sandwich mota asko ere. Egunero ematen dituzte bazkariak eta afariak: errazioak, entsaladak, plater konbinatuak, bokatak, hanburgesak, sandwichak eta txakur beroak. Frappéak eta konbinatu bereziak ere dira euren bereizgarri. Athleticen partiduak ikusteko toki ezin hobea!
Astelehenetik domekara 08:00 - 00:00
Bazkariak 13:00 - 16:00
Afariak 20:00 - 23:00
(Afariak bariku eta zapatuetan 00:00ak arte)
Txinbo kalea, 9 · Zamudio
944 522 675 · www.cafebarbidegorri.com