Prozesu horri esker, Txorierrin garapen ekonomikoa, enplegua eta errotzea lotzeko 12 erronka identifikatu dituzte. Diagnostikoak Txorierriren berezitasuna agerian utzi du: “Jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren kontzentrazio handiko eskualdea da, industria eta teknologia sare sendoa eta prestakuntza baliabide ugari dituena”.
Hala ere, “erantzun koordinatua” eskatzen duten erronkak ere identifikatu dituzte. Horien artean dago profesionalen profilen eta enpresen lan eskaintzen arteko egokitzapena hobetzeko beharra, enpresen prospekzioa, orientazioa, prestakuntza eta lan bitartekaritza indartuz.
Bihar, urriak 30, EGAZ Txorierrik Eusko Jaurlaritzaren Zuzendaritza Batzordearen bileran parte hartuko du. Bertan, diagnostikoaren emaitza nagusiak eta identifikatutako 12 erronkak aurkeztuko ditu, “enpresen kontratazio beharrak eta eskuragarri dauden profesionalen profilak hobeto lotzeko erronkan sakonduz”.
Horrela, plana bigarren fasean sartuko da, helburuak eta estrategiak definitzera bideratutakoan. “Helburua Txorierriren beharretara egokitutako Enplegu eta Tokiko Garapen Plan partekatu eta errealista lantzea da, eskualdeko biztanleen lan aukerak hobetzen, enpresen lehiakortasuna indartzen eta garapen ekonomikoa eta soziala sustatzen laguntzeko”.