Arimen Gaua edota Gau Beltza ospatzeko prest, baina ez Halloween

Mikel Reina Barros

Txorierriko herrietan Arimen Gaua, Akarbaltz gaua edota Gau Beltza ospatuko dute barikuan, urriak 30, eta zapatuan, urriak 31. Herriz herri askotariko ekintzak antolatu dituzte, eta Aikor aldizkariak denak elkartu ditu egitarau bakarrean.

Larrabetzu, barikua:

  • 17:00: Kalabazak hustu, danborrak prestatu, aurpegia margotu, kalea apaindu…, plazan.
  • Aterpeko txosna zabalik
  • 18:00: Ziri edo Sari jolasa eta Bildurzulo, plazatik hasita.
  • 19:30: Kalejira Zaratamba batukada eta Larrabetzuko Etxafleruek (etorri txanodun jertse eta arropa ilunekin, aurpegia margotuta, danborra eta makilak aldean), Gorbeia kaletik hasita.
  • 20:30: Edabeak guztiontzat, plazan.
  • 21:30: Gauargi erromeria, Hori Bain.

 

Lezama, barikua:

  • 19:00: Beldurrezko filma, Gaztelekuan.

 

Zamudio, barikua eta zapatua:

  • Barikua, Lagatzuk antolatuta
    • 18:30: Ipuin beldurgarriak ‘Miru’, Kultura Etxeko gimnasio gelan.
    • 19:30: Xanduli, Manduli, Kikirriki mosaikoa, Kultura Etxeko gimnasio gelan.
  • Zapatua, Zamudioko Udalak antolatuta
    • 17:00–19:00: Umeentzako tailerrak eta beldurrezko pasabidea. 
    • 19:00–19:30: Oizeder Mayo DJ-arekin animazioa.
    • 19:30–20:30: Mozorro lehiaketa & Oizeder Mayo DJ. 
    • 20:30–22:00: Animazioa DJ-arekin | Animación con DJ (Oizeder Mayo DJ).
    • 22:00–23:30: Txokolate banaketa, musikaz girotua (Kittu erromeria). 
    • Umeentzako tailerrak: Munstro Gailetak + Iluntasunaren Kandelak + Sorginen Edabea.

 

Derio, zapatua:

  • Arratsaldean zehar: Goxoki ibilbidea, Derioko tabernetatik.
  • 18:00 - 20:00: Goxoki poltsak apaintzeko tailerra, photocalla eta aurpegi margoketa beldurgarriak, Sollube kalean. Euria bada, kantxa estalietan.
  • 20:00-22:00: Kale animazioa, goiko tabernetatik.
  • 20:00 - 23:00: Disko festa.

 

 

 

Sondika, barikua eta zapatua:

 

  • Barikua
    • 17:00: Altzora Sondikako euskara elkarteak antolatuta, mozorro prestaketa.
  • Zapatua
    • 17:00-21:00: Altzora Sondikako euskara elkarteak antolatuta, umeen tailerrak, etxean egindako mozorroen lehiaketa, kalabaza tailerra, ipuin kontaketa, beldurrezko pasabidea edota txokolatada, Ikurriñaren enparantzan (euria egitekotan eskolako patioan)
    • 20:30: Aztarnarekin batera antolatuta, triki poteoa, Amets tabernatik hasita.
  •