Lanen ezaugarriengatik, tunela erabat itxita eduki beharko da obretarako aurreikusitako bost hilabeteetan. Lanak, batez ere, antzemandako egiturazko kalteak konpontzera eta dauden iragazketak ezabatzera bideratuko dituzte. Tunel horretatik 13.500 ibilgailu arin eta 420 ibilgailu astun baino gehiago zirkulatzen dute egunero. Ondorioz, batez ere lehen egunetan, joan-etorriak aurreikuspen handiagorekin antolatzea gomendatu dute Bizkaiko Foru Aldunditik.