Balioespen batzorde batek hautatuko ditu diru laguntzen irabazleak, eta proiektu bakoitza udalerri edo udalerri-multzo bati esleituko dio. Sortzaileek udalerri horietan sormen egonaldiak egingo dituzte 2027an zehar. Deialdia, oinarriak eta izena emateko prozedura Udalbiltzako webguneko “Geuretik Sortuak” eta “Gardentasuna” ataletan daude ikusgai. Deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentuak honako helbideetara bidali ahal izango dira: Posta arrunt bidez Udalbiltzaren Erregistrora: Doneztebe plaza 1, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa. Telematikoki: Udalbiltzaren webgunearen bidez, “Geuretik Sortuak” atalean topatuko duten formularioan.
Lehen aldiz, zinegintza beste diziplina batengatik ordezkatua izango da. Arte Eszenikoen alorrak, oholtzara eraman daitezkeen proposamen berritzaile eta irekiagoak barnebildu ahal izango ditu, antzerkigintzaren mugetatik at geratzen direnak eta hibridoak izan daitezkeenak: poesia, performancea, dantza, bertsolaritza...