Bertso-afaria, Zamudion

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak antolatu du martxoaren 18rako. Lubarrieta jatetxean egingo dute eta emakume bertsolari hauek bat-batean arituko dira: Iratxe Ibarra, Alaia Martin eta Onintza Enbeita. Afariak 15 euro balio du, baina 20 urtetik beherakoek 12 euro ordainduko dituzte. Txartelak martxoaren 15era arte har daitezke Estankoan eta Susterrak tabernan; 94 452 34 47 telefonoan edo lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikoan ere eska daitezke.