Koilarak jotzen ikastea, Bertokoren eskutik

Aikor aldizkaria 2016ko martxoaren 23a

Zamudioko elkarteak apirilaren 15erako, 22rako eta 29rako antolatu du ikastaroa, eta Patxi Oregi Taberna Ibiltaria taldeko kideak emango du. Ikastaroa arratsaldez izango da, 18:30etik 20:30era, eta Bertoko taldekoei zein gainontzeko herritarrei dago zuzenduta. Gainera, edozein adinetako lagunek hartu ahal dute parte bertan. Izena emateko, mezu bat idatzi daiteke bertokozamudio@gmail.com helbide elektronikora; edo 615 74 95 70 telefono zenbakira deitu. Bestalde, Bertokok 20 urte bete ditu aurten, eta urteurrenaren haritik, Bertoko Hauspoz hauspo 20 urte (1996-2016) dokumentala grabatu dute. Berrogei minutuko bideoa da eta taldearen ibilbidearen momenturik esanguratsuenak batu dituzte bertan. Bideoa YouTuben dago ikusgai eta Bertokok Aikor! aldizkariaren webgunean duen txokoan: aikor.com/txokoa/bertoko/.