“Bitxia da eta ohorezko zerbait baino ez da, baina poztasun handia ekartzen digu. Sari honi esker, Zamudioko izena lau haizeetara zabaltzen da. Eta gainera, gure harrobiko taldeentzat eredugarria da. Txikiek jakin behar dute futbola kirola dela eta, ondorioz, kiroltasunez jokatu behar dela”, esan digu Fidel del Prado presidenteak.
Webguneak batezbestekoa egin du, batetik, Liga, Kopa eta Superkoparen partiden artean; eta bestetik, talde bakoitzak jaso dituen txartelen artean. Puntu gutxien lortu duena, Zamudio, garbiena izan da. Bere atzetik, Atletico de Madrid eta Hercules taldeak gelditu dira.