Bihar Boxeo jaia izango da Zamudion

Aikor aldizkaria 2017ko uzt. 6a, 08:35

Ekitaldia Zamudiobox elkarteak antolatu du Udalaren laguntzarekin. Borrokak bihar, uztailaren 7an, eta 20:00etatik aurrera, izango dira kiroldegian. 

“Betiko moduan, Txorierrin boxeoa bultzatzea dugu helburu eta horretarako boxeo emanaldiak antolatzen ditugu. Oraingo honetan, etxeko hiru boxeolari zuzenean ikusteko aukera izango dugu: profesional mailan, Juanan Martín; eta gazte mailan, Javier Manrike eta Ekaitz Ungo. Ane Rodríguez lehian sartzea ere nahiko genukeen, baina duela gutxi ebakuntza egin diote eta ezinezkoa izan da”, esan digu Josu Naranjo antolatzaileetako batek.   

Guztira, sei lehia ikusi ahal izango dira eta haietako bi profesional mailakoak izango dira: Batetik, Bartzelonatik etorritako Darwin Atamaintek Juanan Martínen (Zamudio) kontra borrokatuko du; bestetik, Madrilgo Albert Ulrich Izarrak taldeko Guillermo Riveroren aurka arituko da. Gainera, zaletu mailan, lau borroka ere antolatu dira: gazte mailan, Ekaitz Ungok Antony Guzmán (Bunk3r) Bizkaiko txapeldunaren kontra borrokatuko du; eta Javier Manrikek, Emanuel Cadavid (Castrobox) Espainiako txapeldunordearen kontra. Era berean, Eduardo Asenjo (Bilboboxing) Asier Humayorren kontra (Izarrak) arituko da eta emakumezkoen mailan, Katherine Arredondo (Elite Sport), Naiara Olmedoren aurka (Izarrak). Sarrerak 10 euro balio du aldez aurretik erosten bada; eta 12 euro, txartel-lehiatilan bertan.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).