Eguraldi txarra egingo zuela igarrita zegoen, baina azkenean ez zen hainbesterako izan eta giro polita egon zen goiz osoan zehar. Irteera eta helmuga Bidekoetxe parkean jarri zuten. Zamudioko Udalak karpa bat atondu zuen bertan, parte-hartzaileak, senideak eta zaletuak eroso ibil zitezen. Txirrindulariek hiru aldiz pasatu ziren Pinoa, Torrelarragoiti eta Ugaldeguren industriaguneetatik.
Martxa bukatu zenean, karpan, eusko label markako haragizko ogitartekoak eta edariak banatu ziren txirrindularien artean, eurek indarrak berritzeko. Ostean, bazkaria egon zen bertan eta bazkalostea girotzeko, musika talde batek berbena eskaini zuen. Era berean, zirkuitu bat jarri zen Bidekoetxe parkean, gazteenak mendi-bizikletaz aritzeko. “Jendetza etorri zen eta oso pozik gaude, batez ere herriko gazte gehienak hurbildu zirelako. Guk bizikleta sustatu nahi dugu, garraiobide osasuntsua eta ekologikoa delako. Horretaz aparte, autoen gidarien eta txirrindularien arteko begirunea ezinbestekotzat jotzen dugu eta saiatzen gara horren aldeko kultura hedatzen”, esan digu Rubén Glera Txirrin-txirrin taldeko kideak.