FEDDF federazioaren (Desgaitasun fisikoa duten pertsonen Espainiako Kirol Federazioa) egutegi ofizialeko bigarren proba da, eta Euskal Herrian egingo den Espainiako Koparen saio bakarra.
Padel egokituak ohiko padelaren arauak ditu. Salbuespena da pilotak lurrean bi aldiz bote egin ahal duela, jokalariak hura palarekin jo baino lehen. Gorantz ari den kirola da, eta gero eta zale gehiago ditu. Txapelketaren antolatzaileek Bizkaiko saioa Espainiako Txapelketaren hitzordu saihestezina bihurtzea du helburu. Era berean, padel egokitua bultzatu nahi du, izan ere, kirol inklusibo bat da, dibertsitate funtzionala duten pertsonei onura asko ekartzen dizkienak.