Bero handia egin zuen egun osoan zehar eta hori zela-eta, ibilaldia askoz gogorragoa izan zen. Irabazleen zerrenda luzea da. Mountain bike (MTB) kategoriari dagokionez (20 km), Nagore Eluk irabazi zuen emakumezkoen kategorian; Iñaki Carrok, gizonezkoen kategorian; eta Bakarne Oñederrak eta Jose Garridok, beteranoen kategorian. Garri Bikes taldeak (Jonatan Bilbao, Jose Garrido, Julen Rozas eta Unai Muñoz) ere eraman zuen txapela.
Trail laburrari dagokionez (10 km), Garazi Sampedro eta Alfonso Mendoza izan ziren irabazleak. Laura Carrillo eta Iosu Varona nagusitu ziren beteranoen kategorian, eta Zaunk Cross (Edorta Zubiaurre, Ivan Herrera, Raul Gallo eta Josu Lotina), taldeka. Trail luzeari dagokionez (20 km), Zuriñe Frutosek, Carlos Rodríguezek, Camino Agirrek, Alexander Peredak eta Trail Team Bizkaiak (Mikel Rodriguez, Iker Echevarria, Jon del Cerro eta Agustin Alzola) irabazi zuten. Martxei dagokienez, hauek izan ziren garaileak: Andoni Larrocea eta Maite Rodríguez (10 km) eta Diego Rodríguez eta Lorena Torre (20 km). Zamudion ez zen txakur-krosik egin.
Bizkaia Kopa Trail mendi kirol liga bat da. Guztira, sei txakur-krosek eta zortzi etapak (mendi-martxa, traila eta MTB-a) osatzen dute liga. Zamudiokoarekin batera, Bizkaia Kopa Arrieta, Lemoiz, Morga, Loiu eta Trapagaranen egin da. Gainera, saio bi falta dira: bata Lekeition, azaroaren 12an; eta azkena Diman, abenduaren 17an. Lasterketa batzuk lehiakorrak dira eta beste batzuk, ez, ordea. Bizkaia Kopak sen solidarioa dauka, Gobernuz Kanpoko Elkarte batzuekin lan egiten duelako.