Scalextric jaia, Zamudion

Aikor aldizkaria 2017ko urr. 20a, 11:33

Zamudio Racing elkarteak MotorslotD4 Irekia antolatuko bigarren aldiz, urriaren 28an eta 29an, Zamudioko kiroldegian. Zapatua egun handia izango da, motorslot edo scalextric txapelketa jokatuko delako. Guztira

Asturias, Kantabria eta Valentziatik etorritako 50 parte-hartzaile arituko dira bertan. Euskaldun batzuk ere bai, eta haien artean, Alberto Ardines zamudioztarra. Asteburua antolatzeko, Zamudio Racing elkarteak besteak beste Zamudioko Udalaren, MotorslotD4 elkartearen eta hainbat babesleren laguntza izan du.

Domekan, txapelketa jokatu ondoren, zaletuen txanda izango da. Izan ere, Zamudioko kiroldegira gerturatzen direnek irrati-uhinen bidez kontrolatutako itsasontziak eta autoak zuzenean ikusteko eta probatzeko aukera izango dute. Sarrera doanekoa izango da eta irrati kontrolaz gain, antolatzaileek hainbat ekitaldi egingo dute: ludoteka, puzgarriak, Rally eta 1 Formulako simulagailuak, zenbait scalextric-pista, erakusketak...