Txus Jaio, Zamudioko Rallyaren irabazlea

Aikor aldizkaria 2017ko aza. 20a, 12:43

Argazkiak: Josu Uribe

Rallya Zamudio Racing eta Real Peña Motorista Vizcaya elkarteek antolatu zuten bosgarren aldiz, eta puntuagarria izan zen lau txapelketatarako: Rally euskal txapelketa, Rally Bizkaiko txapelketa, Sport Erregular­ta­su­naren euskal txapelketa, eta Sport Erregulartasunaren Biz­kaiko txapelketa.

Irteeran 60 auto batu ziren, eta rallya Txus Jaiok eta Jesus Urkidik osatutako bikoteak irabazi zuten (Euskadi Racing). Bigarrenak Aitor eta Mireia Saizar izan ziren (Hamaika); eta hirugarrenak, Iñaki Narbaiza eta Unai Etxeberria (Eskuderia Eibar). Victor Echave eta Mikel Arza, Zamudio Racingekoak, laugarrenak gelditu ziren.

Talderik azkarrena, FL kategorian, Xabier Agirrek eta Mikel Basterrak osatutakoa izan zen, eta Xabier Mujikak pilotu juniorrik onenari saria jaso zuen.

Bestalde, Erregulartasunaren saioari dagokionez, Ricardo Pérezek eta Jesús María Landak irabazi zuten trofeo kategorian; eta Asier Santamariak eta Isaias Bringasek, txapelketa kategorian.

Hotza handia egon arren, eguraldia lagun eduki zuten antolatzaileek. “Oso pozik irten gara rallyarekin eta eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzaileei eta babesleei”.     

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).