Lehiaketan edonork hartu ahalko du parte, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez lan bi aurkeztu ahalko ditu. Logotipoaren diseinuan taldearen armarria eta koloreak agertu beharko dira. Lanak jpg formatuan aurkeztu beharko dira eta 300 pppko bereizmenean, tamaina handian erabili ahal izateko. Lanak aurkezteko azken eguna 2018ko otsailaren 28a izango da. Hurrengo helbide honetara bidali behar dira: 75aniversariozamudio@gmail.com. Mezuarekin batera, hurrengo datuak zehaztu beharko dira: izen-abizenak, korreo elektronikoa eta telefono zenbakia. Korreo bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta lanak zenbaki horrekin gordeko dira.
Epai-mahaia 75. urteurreneko batzordeak osatuko du, eta euren erabakia gizarte sareen bitartez emango du ezagutzera. Irabazlearekin ipiniko dira harremanetan. Horrek Zamudio KEren sorta bat jasoko du saritzat: sinatutako kamiseta bat, baloi bat eta bufanda bat.