Yaiza Carrascal zamudioztarrak eta Libe Barrenetxea larrabetzuarrak bikote bat osatu dute eta Uxue Pérez lezamarrak eta Maddi de Abajo larrabetzuarrak egin duten bikotearen kontra jokatuko dute. “Eskola kirola mailako partidak izango dira, eta han harrobiko pilotari gazteak arituko dira”, esan dute antolatzaileek.
Partidak 11:30etatik aurrera jokatuko dira. Gazteen ostean, nagusien txanda izango da. Maider Mendizabalek eta Miren Larrartek Nagore Bilbaoren eta Arrate Bergararen aurka jardungo dute; eta Patri Espinarrek eta Eneritz Arrietak, Amaia Araiztegiren eta Maddi Mendizabalen kontra. “Emakumezkoen pilotaren jai handia izango da eta herri osoa frontoira hurbiltzea nahiko genuke”. EiTB telebista kateak zuzenean eskainiko ditu partidak.