Jaiak jarraitu zuen ilunaldian

Aikor aldizkaria 2018ko mai. 21a, 12:45

Asteburu honetan Pazko jaiak ospatzen ibili dira Zamudion. Zapatu gauean, ekitaldi nagusietakoak egin ziren, kontzertuak, baina argia joan zen eta saio bi bertan behera utzi behar izan zituzten. Zamudioko Udalak ez daki oraindik zer gertatu zen. Gaur jai-eguna da herrian eta, esan digutenaren arabera, bihar hitz egingo dute argia kudeatzen duen enpresarekin.

23:00etan, La Basuk hasiera eman zien musika ekitaldiei eta raperoak arazo barik eskaini zuen kontzertua. Ondoren, Esne Beltza taldea eszenatokiaren gainean zegoela, 01:00etan inguruan, argia joan zen. Hala ere, Xabi Solano eta konpainia agertokitik jaitsi ziren eta jarraitu zuten musika jotzen jende artean. Eguraldi ona jai-batzordeak Akerbeltz taldearen saioa antolatu zuten Esne Beltzarenaren ostean, baina horiek ezin izan zuten kontzerturik eman.  

"Taldearenak ez diren arazoengatik, Zamudioko kontzertua hasi eta gutxira, argindarra eten egin da matxura baten ondorioz eta ezin izan dugu emanaldiarekin jarraitu. Saiatu dira arazoa konpontzen baina azkenean ezinezkoa izan da garaiz egitea eta gainera musika tresna eta ekipo batzuk ere hondatu dira tartean. Bihotzez sentitzen dugu bertatatu zareten guztiengatik, pena izugarriz goaz etxera. Eskerrik asko bene-benetan hor gurekin egon zaratenoi, argirik gabe ere zain eta kantuan aritu zaretenoi. Ez dugu ahaztuko zuen jarrera, handiak zarete. Laster elkar ikusiko dugu berriz", esan du Esne Beltza taldeak ohar batean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).