Euskal Herriko eta Estatuko hiriburuetan eta herrietan manifestazioak eta elkarretaratzeak egin dira, epaileen erabakia arbuiatzeko. Zamudion, Zapata Gorriak taldeak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako. Elkarretaratzea 20:00etan izango da Leizaola plazan.
Nafarroako Auzitegiak bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zien “La Manada”ren bortxatzaileei, 2016ko sanferminetan salatutako talde bortxaketa sexua abusua izan zela argudiatuta, eta ez sexu erasoa. Orain uste dute ez dagoela ez ihesari emateko arriskurik, ez delitua berriro egiteko arriskurik, eta horregatik eman diete baldintzapeko askatasuna.