Datorren ikasturteari begira, Bertoko Soinu Tresnen Elkarteak matrikulazio-kanpaina jarri du martxan. Matrikulak irailaren 4an egingo dira, 19:00etan. Bertoko elkartekoek hainbat soinu tresna jotzen irakasten dute: trikitia, panderoa, alboka, kutxa, txalaparta, dultzaina... Baina batez ere primeran pasatzen dute, bideo honetan erakusten duten moduan.
Informazio gehiago
689246844 / bertokozamudio@gmail.com