Trialeko piloturik onenak hitzordua dute bihar Zamudion

a: Josu Uribe 2018ko uzt. 20a, 12:58

Izan ere, Zamudio Racing elkarteak antolatuta, Zamudioko Triala egingo da 12. aldiz. Saioa Euskadiko eta Bizkaiko txapelketetarako izango da puntuagarria.

Goizean, 10:00etatik 12:00etara, umeei zuzendutako zirkuitua egongo da Bidekoetxe parkean, gaztetxoek lehen urratsak eman ditzaten kirol honetan. Arratsaldean, bazkari ostean, profesionalen txanda izango da. Pilotuak Pinoa etorbidean eta Bidekoetxe parkean atonduko diren zirkuituetan arituko dira lehian. Zamudiokoa hitzordu finkoa da kirol honen zaleentzat.