Saioa Zamudio Racing elkarteak antolatu zuen 12. aldiz, eta puntuagarria izan zen Euskadiko eta Bizkaiko txapelketetarako. “Hau bezalako ekintza bat antolatzeak lan handia ekartzen du, baina badago jende asko ondo pasatzen duena, eta azkenean merezi du”. Lazaroren esanetan, zalantza barik, goizean gaztetxoei zuzendutako proba antolatzea izan zen onena. “Gaztetxoei eman genien protagonismoa, izan ere, beste trial batzuetan haiek eta nagusiak ordu berean lehiatzen dira eta, ondorioz, ez zaie kasu handirik egiten. Oso dibertigarria izan zen eta gaztetxoak oso eskertuta azaldu ziren. Esperientzia errepikatuko dugu, bai horixe”. Irabazlea Andrea Saez del Burgo izan zen.