Parte-hartzaileen artean ogitartekoak banatuko dira 13:30ean, eta bazkaria 14:00etan izango da. Ostean, erromeria egongo da.
Izena emateko azken eguna irailaren 14a da eta hura udaletxean egin behar da. Hamazortzi urtetik beherako erroldatuek euro bi ordaindu beharko dute, eta 18 urtetik gorako erroldatuek, hiru euro. Gainerakoek bost euro ordaindu beharko dute. Prezioaren barruan txartel 2 sartzen dira: kamisetari dagokiona, eta edariari eta ogitartekoari dagokiena.