Herri txiki infernu handi saioak Euskal Herriko herri txikiak bisitatzen ditu, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik, eta horiek “Herri txiki, infernu handi” esaera zaharra hankaz gora jartzea dute helburu. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziari buruzko bakarrizketa egiten dute euren aurrean. Ez da Txorierrira etortzen den lehenengo aldia. Izan ere, Larrabetzun izan ziren bigarren denboraldian, duela urte bi: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/herri-txiki-infernu-handi/larrabetzu/bideoak/