Era berean, Txokolate, Gozo eta Artisautza Azoka egingo da seigarren aldiz. Bitartean, aditu batek artisau-garagardo dastaketea eskainiko dau, eta bisitariek beste dastaketa batzutan parte hartzeko aukerea be edukiko dabe: euskal saltxitxa, txahal pintxoa eta Zamudioko garagardoa. "Azoka oso garrantzitsua da herriarentzat, 10.000 lagun inguruk bisitatzen gaituelako. Ostalariek dinote urteko egunik onena dala eurentzat. Eta kalidade aldetik ez dauka ia parekorik, berton dagozan produktuak ederrak diralako", esan deusku Manuel Francisco zinegotziak.
Azaroak 2, 3 eta 5
–20:30 Pisu libreko idi-probak, aterpean.
Azaroak 3
–VI. Txokolate, Gozo eta Artisautza Azoka.
–11:30-12:30 XVII. Bizkaiko Limusin Arrazako Abelgorrien Txapelketea.
–Artisau-garagardoa dastaketea, azalpenakaz.
–13:00 Hainbat dastaketa: euskal saltxitxa, txahal pintxoa eta Zamudioko garagardoa.
–17:00 Kaleko antzerkia. Marraka.
–18:00 Tio Teronen semeak dantza taldea, HiruBat dantza taldeak antolatuta.
Azaroaren 4an
–XXXIII. Nekazaritza eta Abere Azoka.
–XXV. Euskadiko Limusin Arrazako Abelgorrien Txapelketea.
–11:30 Idiazabal gaztai- eta txakolin-dastaketea, azalpenakaz.
–13:00 Bizkaiko Limusin Arrazako Abelgorrien Txapelketearen sariak banatzea.
–14:00 Azokako gaztai, barazki eta txakolin txapelketen sariak banatzea.