Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrera bi zozketatuko ditugu

Aikor aldizkaria 2018ko abe. 11a, 11:32

Zapatuan, abenduak 15, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala izango da Bilbao Arenan, 17:00etan. Aikor! aldizkariak finala ikusteko sarrera bi zozketatuko ditu aikor!lagunen artean.

Zozketan parte hartu ahal izateko, aikor!laguna izan behar da eta mezu bat bidali aikortxori@aikor.com helbide elektronikora, edo WhatsApp-a 688 86 41 35 telefono zenbakira. Mezuak bidaltzeko azken eguna eguena, abenduak 13, izango da. Irabazleak sarrera biak jasoko ditu, eta berarekin bariku goizean, abenduak 14, ipiniko gara harremanetan.

Etxahun Lekue larrabetzuarrak txapela eraman zuen duela urte bi eta aurten ere egongo da taula gainean. Berarekin batera hauek arituko dira: Jone Uria Albizuri, Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Xabat Galletebeitia Abaroa, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas eta Aitor Bizkarra Ruiz.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).