Santimami eta Sandoni jaiak

Santimami (Zamudio-Derio) eta San Antolin (Zamudio) auzoetako jaiek hainbat ekitaldi ekarriko dizkigute abuztuaren 16tik irailaren 2ra bitartean, ederto pasa dezagun: kirola, ginkana, berbenak, txapelketak, dantzak eta idi-probak, beste batzuen artean.  

Santimami (Zamudio – Derio)

 

Abuztuak 16, barikua

12:30 Jaien hasiera eta txupin nagusia.

14:30 Herri bazkaria.

18:30 Kantu Kolore.

21:00 Txitxi-burruntzia.

21:30 Fanfarrea.

 

Abuztuak 17, zapatua

11:30 Ginkana eta jolasak.

12:30 Meza.

13:00 Trikitixa, Bertokorekin.

14:00 Sukalkia aurkeztea.

16:30 XXIII. mus txapelketa.

17:00 Umeentzako sukaldaritza tailerra.

18:30 Zurezko irudiak, umeentzako zein helduentzako.

20:00 Tortilla txapelketa.

21:00 Sardina jana.

22:00 Fanfarrea.

00:00 Sorgina erretzea eta txokolatada.

 

Abuztuak 18, domeka

11:30 Multikirola.

12:30 Meza.

13:00 Nagusientzako kopaua.

Jaien amaiera eta agurra.

 

 

Sandoni jaiak (Zamudio)

 

Abuztuak 30, barikua

18:30 Txupinazoa.

19:00 Ituiño magoa.

20:00 Idi-probak.

Txitxi-burruntzia.

Erromeria, Kantarelux taldeagaz.

 

Abuztuak 31, zapatua

12:00 Meza.

13:00 Hiru Bat dantza taldea.

14:00 Paellak aurkeztea.

16:00 Mus txapelketea.

Paella eta mus txapelketen sariak banatzea.

Txitxi-burruntzia.

Berbena herrikoia, Joxe Mendizabalegaz.

Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, egun osoan zehar.

 

Irailak 2, astelehena. Sandoni

12:30 Mezea, ermitan.

Nagusientzako omenaldia eta kopaua.