Koronabirusa

Zamudioko Udalak wifia eta ordenagailuak emango dizkie beharrizana duten ikasleei

Aikor aldizkaria 2020ko api. 21a, 09:01

Gizarte-zebitzuen bitartez, Zamudioko Udala eskolarekin dabil lanean, beharrizana duten ikasleei ordenagailuak eta wifi sareko sarbidea emateko, eta ikasturtea online egiteko modua izan dezaten. Udalak laguntza horietarako aurrekontu-partida handitzea onartu du, eta, hala, Eusko Jaurlaritzak ere beharrizan hori betetzeko handitu dituen diru-funtsak osatuko ditu.

Ikasteko ordenagailua eta wifi sarerako sarbidea behar duten umeen edota gazteen familiek zein ikasten dabilen eta egoera horretan dagoen edonork 944 060 990 telefono zenbakira deitu dezakete. Gizarte-zerbitzuek arreta egingo diete, eta euren prestakuntzarekin aurrera egiteko beharrezkoak diren baliabideak eskuratzen lagunduko diete.    

Koronabirusaren gaineko informazioa Txorierrin hemen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).