Zapata Gorriak elkarteak herriko kirol- eta kultura-taldeei egin die ekitaldian parte hartzeko gonbidapena, “aurreko urteetan emakumeen kontrako indarkeria ez onartzeko konpromisoari jarraipena emateko”. Ekitaldian, parte-hartzaileek tximeletak ipiniko dituzte indarkeria matxistaren ondorioz hil diren emakumeen oroimenez. Talde feministak ekitaldian parte hartuko dutela baieztatzeko eskatu dio herriko elkarteei, eta, antolatze-lanak errazteko, Leizaola plazan ekitaldia hasi baino bost minutu lehenago azaldu daitezen.