Lagun bat atxilotu dute Zamudion marihuana landatzea leporatuta

Aikor aldizkaria 2021ko ots. 11a, 13:29

Ertzaintza jakinarazi duenez, atzo goizean 49 urteko gizon bat atxilotu zuten Zamudion, estupefazienteak landatzea eta saltzea leporatuta. Antza, lapurreta egin zuten atxilotuaren industria-nabean eta ertzainak hara azaldu zirenean ikusi zuten marihuana landatzeko instalazioa zegoela bertan.

Ertzaintzak azaldutakoaren arabera, industria-nabea Arteaga auzoan dago. Ertzainak hara bertaratu ziren, lapurreta posible baten berri izan zuten eta. Ertzainek ikusi zuten atean kalteak zeudela eta barrura sartu zirenean nabaritu zuten lekuan marihuana-usain handia zegoela. Halaber, marihuana-landareen hondarrak topatu zituzten, zenbait elektrizitate-kutxa zituen instalazio bat, lanpara halogenoak, aireztapen-sistemak, lurra eta ongarriak. Ertzainak industria-nabearen errentaria identifikatu eta atxilotu zuen. Polizia-eginbideak hasi ostean, epailearen esku ipini zen arratsaldean, Bilboko Guardiako Epaitegian. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).