Bilboko Rotary Clubak polioaren aurkako txertaketa-kanpainak sustatzen ditu hirugarren munduan, eta 2015etik hona Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturako txakolin bat aukeratzen du kanpaina horietarako dirua biltzeko. Jatorrizko deituraren webgunean jakinarazi dutenez, Kontseilu Arautzaileak eta Rotary Clubak Magalarte Zamudio txakolina aukeratu dute aurten, haren komertzializazioaren bidez kanpainari laguntzeko. Orotara 18 txakolin aurkeztu ziren dastatzera, eta Iñaki Suarez eta Asier Dañobeitia txorierritarrak izan ziren sommelierren artean.