Hurrengo egunetan, zamudioztarrek azalpen-gutun bat jasoko dute etxean, eta horrekin batera, euskarazko eta gaztelaniazko galdetegi bat eta frankeorik behar ez duen gutun-azal bat. Inkesta anonimoa eta konfidentziala izango da. Hala ere, galderei erantzun dieten artean 150 euroko bonua zozkatuko da; horretarako, telefono-zenbakia adierazi behar da.