“Zapata Gorriakeko helburuen artean, genero-desorekaren arrazoiak eta ondorioak gizarteratzearen ardura dago, eta genero-indarkeriaren arrazoietako bat da pornografia”, azaldu dute. “Hitzaldiak eskolako gurasoen elkartearekin batera antolatu ditugu, izan ere, gaztetxoak bataz beste 12 urte dituztela hasten dira pornografia ikusten; eta batzuk zortzi urte dituztela ere. Gainera, Interneten gehien ikusi den bideo pornografikoa da talde-bortxaketa bat. Gurasook jakin behar dugu nola heldu gai honi, itzelezko ondorioak ekar ditzakeelako”.
Bestalde, aurreratu dutenez, elkarteak beste hitzaldi bat antolatu du azaroaren 18rako eta hori prostituzioari buruzkoa izango da.